Pertsonaia herrikoien ganeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ipuinak saileko “Martxanterak” liburua aurkeztuko da asteon.
Barikuan izango da Bilboko Liburu Azokan. “Martxanterak”, Ipuinak saileko zazpigarren liburua da. Marta Goikoetxeak idatzi dau ipuina eta Iñaki Landa izan da ilustratzailea. Oraingoan Durangoko Andra Mari elizpearen babesean egoten ziren martxanterak gogoratu nahi dira. Hainbat hamarkadetan egon ziran umeen eta ez hain umeen gustuko produktuak saltzen, gozokiak eta jostailuak batez be. Marta Goikoetxeak azaldu dauanez, pertsona maitatuak ziran eta maitasun hori azaldu nahi izan dau bere lanean.
Alaia da protagonistea
Martxanterak eurak ez dira berez idatzitako ipuineko protagonistak, baina Boni izenekoa bai agertzen da Goikoetxeak idatzitako ipuinean. Boni izan zan hain zuzen Durangon aritu zan azkena lanbide honetan. Marta Goikoetxearen ipuinean Alaia eta bere familia dira martxanteren lana omendu nahi dabenak. Bere amarentzat opari baten bila dabil Alaia eta diaboloa aurkezten deutse. Iñaki Landa ilustratzailearentzat, liburu honentzat irudiak sortu izana, atxaki ona izan da martxanterak eta Boni bera be ezagutzeko. Marta Goikoetxeak eta Iñaki Landak bariku honetan aurkeztuko dabe “Martxanterak” lana Bilboko Liburu Azokan. Eguerdiko hamabietan izango da aurkezpena.