URA agentziagaz batzarra eskatu dabe, egoera mahai gainean jartzeko eta eskualde mailako azterketa barri bat egiteko

Neurri zehatzak be eskatu dabez, batez be, zubi eta errepide batzuetan

Maruri-Jatabe eta Gatika inguruan Butroe ibaiaren ur-goraldiek kezkea sortu dabe azken urteotan

Erlantz Urresti Maruri-Jatabeko alkatea / EAJ-PNV

Euri zaparrada handiak diranean, ura gero eta errazago ateratzen dala ohartarazi dabe herriko ordezkariek, eta horrek errepide mozketak eta etxe batzuetan ura sartzeko arriskua ekarri leike. Erlantz Urresti Maruri-Jatabeko alkateak adierazi dau, horren aurrean, URA agentziagaz batzarra eskatu dabela, egoera mahai gainean jartzeko eta eskualde mailako azterketa barri bat egiteko. Maruri-Jatabe eta Gatika eremu baxuan dagozala gogoratu dabe, eta horrek areagotu egiten dau uholde arriskua. Neurri zehatzak be eskatu dabez, batez be, zubi eta errepide batzuetan. Orain, administrazino desbardinen arteko lankidetza eta konponbide praktikoak galdegin dabez, arazoa urtero errepikatu ez daiten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00