Bagilaren 14tik irailaren 15era bitartean egongo dira zabalik Jatabeko igerilekuak

"Gure igerilekuetara Bilbo, Mungia, Sopela, Urduliz edo Gernika jendea dator" esan deusku Erlantz Urresti alkateak

Maruri-Jatabeko udako piszinak, Mungialdeko igerilekuen izar

Maruri Jatabeko igerilekuak / Eusko Jaurlaritza

Maruri-Jatabeko piszinek erabiltzaile asko erakarten dabez Bizkaian eta bagilaren 14an edegi ebezan ateak. “Uribeko, Uribe Kostako eta Bilboko jende asko dator. Aparketako leku handia dogu, umeendako piszina txikia eta gainera azpiegiturak barriztau doguz” azaldu dau Erlantz Urrestik Maruri-Jatabeko alkateak. Bazkideen artean bilbotar asko dagozala be esan dau Urrestik. Gehienezko edukiera 400-500 pertsonakoa da eta igaz aforoa behin baino gehiagotan bete zan. “Eguerdian igaz piszina hainbat egunetan beteta euki genduan” zehaztu dau Urrestik. Sarrerea 4,75 eurotan dago eta 16 urtetik beherakoentzat 3,20 eurokoa dala esan deusku alkateak.

Aurton eraikineko teilatua barritzeko 100.000 euroko inbersinoa egin dabe eta denboraldia amaitzean eguzki plakak jarriko dabez. Herriak mila biztanle inguru daukaz eta igerilekuetara gerturatzen dan jendeak erronka handia suposatzen dau herriko tabernentzat. Horretaz be berba egin deusku Erlantz Urrestik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00