Maskaraz egindako Marie de Jongh konpainiaren hirugarren antzezlana da

"Mr.Bo" edo "Bo Jauna" estreinauko da abenduaren 29an

Maskarak eta komedia buztartuz oraingoan

Marie de Jongh konpainiaren "Mr.Bo" antzezlana / Bizkaia Irratia

Marie de Jongh antzerki konpainiak Leioan estreinauko dau biharMr.Bo” izeneko antzezlan barria. Familia osoari eskeinitako lana da. Oraingo honetan be, berbarik bakoa eta maskarakaz egindakoa. “Amour” eta “Izar” izan ziran aurretik era honetara eskeinitako lanak. Jokin Oregik, egile eta zuzendariak azaldu deusku, unibertso ezbardin bat sortzen dala maskarakaz, magia berezia. Aurreko lanakaz alderatuta, lan hau, ume txikiagoei begira sortu dabe, 3-4 urtetik gorakoentzat. Maskaren tamainuan be badago aldea, oraingoan, handiagoak dira. “Mr.Bo” edo “Bo Jauna”, komedia bat dala esan behar. Maskaren tamainu handiagoak ahalbidetu dau komediara jotea.

Boterea ardatz

Bo jaunaren istorioan, boterea da ardatz. Nagusi bat eta hiru zerbitzari izango dira protagonistak. Boterearen miseria eta keriak azaleratuko dabez hain zuzen, beti be, umoretik. Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales eta Anduriña Zurutuza aktoreek hartzen dabe parte “Mr.Bo” lanean. Maskarei jagokenez, zuri kolorea nagusitzen dala esan behar. Musikea barriz, Adrian Garcia de Los Ojosek sortu dau. Bihar, Kultur Leioan izango da estreinaldia arratsaldeko seiretan. Urtarrilaren 3an Zornotzan eskeiniko da, 4an Sopelan eta urtarrilaren 14an Getxon. Benicassimen, Eibarren eta Erreterian be eskeiniko dabe urtarrilean zehar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular