Zigor Aburtok, Josu Gamindek eta beste langile batzuk zezeiletik daroe mugarik bako greban

Bihar EREaren barri jasoko daben Urdulizko lantegiko beharginak gaur protagonista

“Mecanerri buruz Lan Ikuskaritzak esango dauena giltza izango da”

Josu Gaminde eta Zigor Aburto (Mecanerreko beharginak) / Bizkaia Irratia

Urdulizko Mecaner enpresan EREaren inguruko zehaztasunak emongo deutsiez bihar. 148 langile kaleratzeko arriskuaren kontra protestetako sei hilabete daroez mobilizazinoakaz, eta zezeilaren 7tik huelgan. Stellantis taldeak Urdulizko lantegia itxi nahi dau, bideragarria ez dala eta. Langileek dinoe bideragarria dala, irabaziak lortzen dabezala, baina Stellantisek irabazi handiagoak nahi dauezala eta horregaitik produkzinoa beste herrialde batera eroan nahi dauela.

Sei hilabete honeetan alkartasuna jaso dabe herritarren eta erakundeen aldetik. Orain Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzaren erabagia erabakiorra izango da. Bihar zuzendaritzaren proposamen zehatza ezagutzen dabenean, orduan ikusiko da zer gertatzen dan. Josu Gaminde eta Zigor Aburto Mecanerreko langileak izan doguz goizean Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioan.

“Stellantisek deslokalizazinoaren alde egin dau, irabaziak handitzeko. Maroko eta Aljerian be lantegiak zabaltzen dagoz” salatu dabe langileek. ELA, LAB, ESK eta CCOOeko ordezkariak batzartuko dira bihar zuzendaritzakoakaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular