"Ilargi-Kutsadura" izeneko proiektua aurkeztu dau

Igartza saria irabazi dau lazkaoarrak

Memoria izango da Irati Irizarren elaberriaren gai nagusia

Memoria izango da Igartza saria irabazi dauan Irati Irizarren elaberriaren gai nagusia. Beasaingo Udalak, Caf Enpreseak eta Elkar argitaletxeak emoten daben bekea irabazi dau Lazkaoko Irati Irizarrek. Idazle gazteei bultzadea emotea da Igartza sariaren helburua. Sei mila euroko laguntzea emoten da.

Idazle hasi barria

Iratiren kasuan, ingeniaria da bera ikasketez eta lanbidez, irakasle, aholkulari edo ingeniari lanak egin dauz orain arte. Idazten hasi barria da eta idatzi dauan lehenengo egitasmoari saria emon deutse. Hori dala eta, berarentzat, ezustea izan dala esan deusku. Idazteari ekitea erabagi ebanean, Igartza sarira aurkezteko erea etorri zan eta holan aurkeztu zan.

Bardeetan kokatuko da istorioa

“Ilargi-Kutsadura” izena dauka Irati Irizarrek aurkeztutako egitasmoak. Lazkaotarrak dino, memoria dala lan honen gai nagusia, memoriaren bitartez osotzen dan identidadea hain zuzen. Bardeetan kokatuko da istorioa eta pertsonaia nagusi bi izango dauz. Bata, izen handiko emakume zientzialaria da. Astronomia proiektu bat abian jartzeko asmoz joaten da Bardeetara. Bere birraitonaren hezurren bila be badabil. Bardeetan hil eben birraitona 36ko gerran. Bigarren pertsonaia zinemagile frustratu bat da. Zineman porrot egin ostean bere herrira bueltatzen da eta estralurtarren kontaktua bilatzen dauan sekta baten barri jasotzen dau. Irakurzale amorratua dala esan deusku Irizarrek eta aspaldion, zientzia fikzinoa eta fantasia ari dala irakurtzen batez be. Estilo honeetan gauza asko esan daitekezala gaineratu dau. Ia urtebeteko epea dauka orain Irizarrek elaberria idazteko. Asmoa, datorren urteko udabarrian aurkeztea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular