Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziran emakumeak gogoratzen dauz

"Manttalingo alaba" izenburua dauka bere poesia lan barriak

Memoriari gorazarre egiteko poesia Ondarroatik

Mikel Etxebaru Osa irrati estudioan. / Bizkaia Irratia

Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziran emakumeak gogoratu eta aldarrikatu gura izan dauz “Manttalingo alaba” bere poesia lan barrian. Soiltasun argiz idatzita, poemaz poema dakarz itsas ertzeko ziegetan barreiatutako emakumeen memoria. Lan honegaz irabazi dau Ernestina de Champourcin Poesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emondakoa.
Memoria ariketari jarraitzeko, Paco Ibañez kantariaren izen bereko diskoa aukeratu dau Mikelek saioa girotzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular