
Aurten Repsol Gidak aurkezten dauzan errekonozimenduetan Axpeko Mendi Goikoa Bekoa jatetxea Eguzki bategaz saritua izan da. Jon Yurrebasok eta Soledad Nardizek Mendi Goikoa Bekoa zuzendu eta kudeatzen dabe. Axpe-Atxondon dago, Anbotoko magalean, paraje itzelean kokatuta. Euren esperientzia eta zehaztasunak kontetako, Jon Yurrebaso Bizkaia Irratiko estudioetan euki dogu, Goizeko Izarretan irratsaioan.
Mendi Goikoa bazan Axpen egoan herri jatetxea eta beheko eraikinean, 1745. urteko baserrian, ezkontzak emoten ebezan. Hor Jonek eta Solek jatetxeagaz batera hotela be zabaldu dabe. Repsol Gidaren errekonozimendua jatetxeagaitik izan da baina hotelak daukan arrakasta ez da gitxiago. Hotela eta jatetxearen sinbiosiaren ondorioz, fama asko hartu dabe bertan eskeintzen dabezan gosariek.
Lortu daben Eguzkia oso barri ona izan da eurentzako baina Jonek argi dauka: “Jende askok interpretau dau prezioak igoko doguzala eta ez, gu Mendi gara, mantenduko dogu gure kalidadea, gauza txikiren bat aldatuko dogu hobetzeko, baina produktuek bardina kostauko dabe”.