Euskal Mendi Federazinoaren arabera, bost neurri horeek beteta seguruago ibiliko gara mendian

Mendira doazen guztiak dira mendizaleak, ez bakarrik gailur altuetara joaten diranak

Mendira seguru joateko bost gomendio

Euskal Mendi Federazinotik kontuan hartzeko bost gomendio emon deukuez mendian seguru ibilteko: ibilbidea prestetea, eguraldiaren iragarpena begiratzea, ibilbidearen eta eguraldiaren araberako motxila egokia prestetea, geure buruaren neurriko ibiblideak egitea eta nora goazen beti baten-bati esatea. Neurri honeek beteta gure ibilaldiak seguruagoak izango dira.

Mendi Federazinoaren arabera, mendi doan jente guztia da mendizalea, ez bakarrik gailur garaietara doazenak. Izan be, erreskaterik gehienak geure inguruko senderisten artean egiten dira. Mendian era askotako gorabeherak izan leitekez, eta prebentzinoa lantzea garrntzitsua da. Mendi buelta txikietan be gogoan hartu beharko gendukez esandako guztiak, eta beti be gitxieneko batzuekin motxilatxo bat eroatea komeni da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular