Mercabilbaon izan gara gaur goizean. Oihane Irazu lankidea hango arraindegi baten izan da eta bertan arrain saltzaileak, Jabierrek, azaldu deutso bisigua eta meroa dirala gehien garestitu diran arrainak. Bisigu kiloa 51 euroan saldu da gaur goizean. Angula kiloa barriz, mila euroan. “Arrainaren prezioan eguraldiak eragin handia dauka” Jabierren esanetan.
Frutei jagokenez, mahatsa, ananak eta fruitu lehorrak dira izar sasoi honetan. Frutak orokorrean igazko porezioan dagoz baina gabonetan kontsumiduten diranak apur bat garestitu dira. Gorka Morenok, fruta saltzaileen ordezkariak gai honetaz berba egin deusku.