Mikel Baza familia medikua izan dogu Lau Haizetara irratsaioan. Asteniaren (nekearen) inguruan egin dogu berba. Bazak azpimarratu deuskunez, astenia “sentsazino subjetiboa da, energia faltea agertu daiteke, neke fisikoa zein mentala”. Gaineratu dauanez, astenia ez da gaixotasun bat, sintoma bat da. Kausa desbardinak egon daitekez: kausa fisiologikoak (aktibidade larregi, lo gitxi…), osasun mentaleko arazoek (antsiedadea, depresinoa…), burdin faltea… Kasu batzutan, baina, beste gaixotasun larriago bat egon daiteke asteniaren atzean.