Osatzen alkarteak antolatzen dau kongresua, UPV/EHUgaz lankidetzan

Familia-medikuntzako espezialidadea medikuntzako ikasleen artean sustatzeko kongresua urriaren 19an egingo da Leioako kanpusean

Mikel Baza: “Familia Medikuntzak ezaugarri konkretuak daukaz, hori ikasi eta irakatsi behar da”

UPV/EHUko Familia Medikuntzako Ikasgelak egindako eskaera bati erantzunez, Osatzen alkarteak, Familia eta Komunidadeko Medikuntzako euskal alkarteak, medikuntza ikasleentzako lehenengo Familia Mendikuntzako kongresua antolatu dau. Jardunaldi hau urriaren 19an izango da, Leioako Medikuntza fakultadean, eta etorkizuneko medikuntzako profesionalen artean funtsezko espezialidade honekiko interesa sustatzea dauka helburu.

Mikel Baza medikuak eta Osatzen alkarteko kideak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, gaur egun Familia Medikuntzak leku mugatua dauka EHUko kurrikulumean, eta horrek desabantaila handia sortzen deutse ikasleei espezializazinoa aukeratzerako orduan. “EHU da estadu mailan Familia Medikuntzako ikasgaia Medikuntzako Graduan ez daukan bakarrenetakoa. Horren ordez kongresu hau antolatu da eta oso positibo izan daiteke lehen urrats lez”. Bazak gaineratu dauanez, Lehen Mailako Arretan bizi dan krisiaren eta profesional faltearen arrazoietako bat, ez bakarra, Unibertsidadean ez dagoala esperientzia dozentea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00