Elikagai gehigarriak ez dira beharrezkoak pertsona gehienentzat, eta arriskuak be eragin leikiez

Azken urteotan elikadura gehigarriak hartzeko joera handitu da

Mikel Baza: “Pertsona heldu osasuntsuok ez dogu bitamina, mineral gehigarririk hartu behar”

Bitamina eta mineral gehigarriak / Depositphotos

2021. urtean OCU-k egindako inkesta baten arabera, Espainian, 10 pertsonetatik 4k elikagai-osagarriak hartzen dabez (bitaminak, mineralak…). Gehienek uste dabe gaixotasunei aurre egiteko edo hobeto sentiduteko baliagarriak dirala, seguruak diran zalantzan jarri barik.

Hamabosterik behin Lau Haizetara saioan izaten dogun osasun tartean, Mikel Baza familia medikuak argi itxi deusku pertsona gehienentzat bitamina eta mineral osagarriak ez dirala beharrezkoak. Azaldu deuskunez, “bitaminak beharrezkoak dira gorputzarentzat, baina askotariko dieta orekatua hartzen badogu, horregaz pertsona heldu osasuntsuok nahiko bitamina eta mineral hartuko geunkez”. Ganera, elikagai gehigarriak hartzeak kalteak eragin leikez. Tartean, hiperbitaminosiak osasun arazoak sortu leikez. Kontuz ibiltzeko deia luzatu deusku Mikel Baza medikuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00