Omenaldiak, erakusketak, ekitaldi desbardinak...danetarik egingo da Euskal Herrian eta nazinoartean

Eduardo Chillida jaio zaneko ehungarren urteurrena ospatuko da aurten

Mikel Chillida: “Euskal gizarte osoarentzat da urte seinalatua”

Eduardo Chillida / Bizkaia Irratia

Ehun urte bete ziran atzo  Eduardo Chillida jaio zanetik. Donostian, Chillidak sortutako Haizearen Orrazia artelan ezagun eta uriaren ikur bihurtu dan eskulturearen ondoan batu ziran Chillidatarrak. 2024. honetan, bere jaiotzaren mendeurrena ospatuko da. Mikel Chillidak, bere ilobak, Chillida Lekuko garapen arduradunak eta urteurrenaren ganeko antolaketa batzordeko kideak esan deusku, euskal gizarte osoarentzat dala urte seinalatua honakoa.

Leku-sortzailea

Eduardo Chillida, kirolaria izatetik eskultorea izatera igaro zan, Realeko atezaina zan eta lesino bategatik itxi egin behar izan eban. Aipatzen da, hutsunearen arkitektoa eta espazio publikoaren topalekuen sortzailea izan zala, hizkuntz unibersala sortu ebana, ezinezko figurak sortuz, beti be, tolerentziaz, askatasunaz eta naturari izan beharreko errespetuaz hitz egiten ebenak. Mikel Chillidak gaineratu dau, leku-sortzailea izan zala, naturak bera topau ebala. Horrez gain, ilobak, Chillidaren konpromezua azpimarratu dau.

Urturrena

Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazinoa ibili da urtean zehar egingo dira ekitaldiak gidatzen. Mikel Chillidak, alkarlana azpimarratu dau urteurrena antolatzeko orduan. Omenaldiak, erakusketak, ekitaldi bereziak…kontu asko antolatu da. Komiki bat be egingo da, helburua, gazteengana heltzea izanik, belaunaldi barriek jakin dagien nor izan zan Eduardo Chillida. Dokumental bat be egiten ari dira eta iraileko Zinemaldian aurkeztuko da Donostian. Tabakaleran edo Artium museoan eskeiniko diran erakusketez gain, nazinoartean be leku askotan antolatu dira Chillidaren aldeko omenaldiak.

Domina Chillida Lekuri

Asteon, Espainiako gobernuko ministroen kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina Chillida Lekuri emotea erabagi dau, Ernest Urtasun kultura ministroak holan eskatuta. Mikel Chillidak esan deusku opari ikaragarria izan dala eurentzat eta une ezin hobean jaso dabela. Astegoien honetan, hilaren 13 eta 14an doakoa izango da Chillida Leku museoko sarrerea. Hori bai, aurretik, ordua eskatu behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular