Mikel Gonzalez, eko futbol zuzendari nagusia aurkeztu dau Jon Uriarte presidenteak San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Gonzalez, harro eta ausart agertu da “Harro nago. Bilbokoa naz, oso futbolzalea, eta bizitza osoan egin dot amets hemen egoteagaz. Erronkea erantzukizun handiz hartzen dot, talde hau ahalik eta goren eroateko ilusinoagaz. Athleticen oso gauza handiak egitearekin amets egingo dogu”, adierazi dau.
Jon Uriarte presidenteak garbi esan dau Mikel Gonzalez kirol proiektuaren giltzarria dala. “Oso kargu garrantzitsua da eta denporea behar izan dogu erabakia hartzeko. Mikelek hilabete hauetan erakutsi dau prest dagoala erantzukizun hori bere gain hartzeko eta gure proiektuan tokia daukan profila da”.
Mikel Gonzalez aukeratu izanaren arrazoien ganean itaunduta, Uriartek azpimarratu dau erabakia Klubeko hainbat arloko ordezkariek batera hartu dabela: “Bilatzen genuen profilaren antzekoa da. Adin bikaina dauka, lehen eskuko esperientzia futbolean, prestakuntza handia eta gosea lan egiteko. Asko baloratzen ditugu alderdi horreek guztiak. Mikeli buruz jaso genduzan erreferentziak bikainak ziran eta egiaztatu doguz hilabete honeetan” azaldu dau Athleticeko presidenteak.