Mikele Landa zinema zuzendariak fikziozko lehen film luzea dauka esku artean, dokumentazino lanean dabil

'Noizko Basoa' dokumentala banatzen be dabil Mikele Landa zinema zuzendaria, sortzeko lanaz gainera

Mikele Landa fikzinozko lehen film luzea prestatzen dabil

Miklele Landa zinema zuzendaria, Bizkaia Irratiko estudioan / Bizkaia Irratia

Mikele Landa zine zuzendaria Eakoa da. Bizkaia Irratia Eara joan da Herriz Herri saioa egiten. Konbidaduen artean Landa izan dogu. ‘Noizko Basoa’ dokumentala banatzen dabil une honetan. Banaketa lana gogor egiten jakola aitortu deusku. Zornotzan egon barri da Lara Izagirregaz batera. Euren filmak aurkeztu eta berbetaldiak egitea zan helburua. Oso gustura egon dala esan deusku Landak. ‘Noizko Basoa’ Ean egin eben egitasmo baten inguruan sortu zan. Udalaren baso bat herritarrek landatu ebenekoa da. Landari ilusino berezia egin eutsan Ean bertan aurkeztu ebenean.

Orain, fikizinozko lehe film luzea prestatzen hasi da. ‘Senda‘ izena dauka egitasmoak. Hasierako izena horixe dala esan deusku Landak. Arrazoiak be emon deuskuz alkarrizketan. Dokumentazino lana egiten dabil. Fikzinoa izango dan arren, errealidadea izango dau oinarri. Horrexegaitik, dino dokumentazino lan handia daukala esku artean. Orain arte, laburrak egin ditu. ‘Noizko Basoa’ da bat, baina baditu beste batzuk be. ‘Azalen izara’ eta ‘Heldu’, esate baterako.

Landak 27 urte daukaz. Ikus entzunezko ikasketak egin zituan Landak EHU-n. Multimedia produkzinoa eta errealizazinoa ikasi eban. Gero, Madrilgo TAI eskolan masterra egin eban dokumental sortzailean eta zinema esperimentalean. Harrezkero, kazetari lana egin dau EITB-n, eta Elias Kerexeta zinema eskolan be ibili da. Orain, zineman murgilduta dago buru-belarri. Bizimodu gogorra dala dino, baina polita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular