Aldi baterako ezintasunak nominea % 25 murrizten dau

Minbizia daben pertsonak ekonomikoki egoera larriagoan geratu ahal dira

Minbizia daben pertsonak, enplegua galtzeko aukera gehiago dabe, %34 gehiago

Kongresua iragartzeko argazkia / Bizkaia Irratia

Otsailaren 4an izan zan Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna. 2023an, minbizia daben 110.000 pertsona baino gehiago (2.768 Bizkaian) egon zan lan egiteko adinean; hau da, intzidentzia osoaren % 38. Pertsona horren % 28k baieztatu dau lana galdu edo itzi dauala bere gaixotasunaren ondorioz. Aldi baterako ezintasunak nominea % 25 murrizten dauanez eta gaixotasunak askotan luze jotzen dauanez, minbizia daben pertsona asko ekonomikoki egoera larrian edo txarto geratu leitekez.

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak Euskadi Minbiziaren Aurka Kongresuan izena emotera gonbidatzen dau. Kongresu hau Bilbon egingo da, otsailaren 22an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular