Kontzertuetatik harago formakuntza gune be izango da Plateruena

"Plateruenak urtean 100 ekitaldi baino gehiago eskainiko dauz" esan dau Durangoko alkateak

Mireia Elkoroiribe: “Plateruena Kultur Aterpea 2025eko Durangoko Azokarako zabalik egongo da”

Durangoko udalbatzako ordezkariak / Durangoko udala

Plateruena Musika Aterpea datorren urtean zabalduko dabe Durangon. Musika sorkuntza, prestakuntza eta erakustaldi zentroa izango da Plateruena, eta ikastaroak, artistentzako egonaldiak, bekak, entsegu aretoak, klub saioak eta kontzertuak eskainiko dauz. Milioi bat euro inguruko inbertsinoa egin dau udalak. Sortzaile, artista edo taldeen %50ak gitxienez euskaraz abestuko dau, artisten herena 35 urtetik beherakoak izango dira eta emakumeen ordezkaritzea bere gitxienez %33koa. “Plateruena zentro eredugarri bihurtu gura dogu, euskal kulturearen uriburu izan nahi badogu gure nortasuna mantendu behar dogu. Urtean 100 ekitaldi baino gehiago eskainiko dira” esan deusku Mireia Elkoroiribek, Durangoko alkateak Goizeko Izarretan saioan.

Orain arte Kafe Antzokia izan danak beste funtzino batzuk beteko dauz. Kontzertuetatik harago formakuntzarako guneak atondu eta soinu eta argiztatze sistemak barriztauko dira. “Tabernea be egongo da kudeaketa publiko-pribaduaren bitartez gestionauko da, horretarako lizitazinoa atarako dogu” esan dau Elkoroiribek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00