"Norberak maite duena" liburua kaleratu dau Miren Billelabeitiak

Idazle mungiarrak 2023ko Euskadi Literatura Saria jaso dau

Miren Billelabeitia: “Gazteak oso irakurle onak dira”

Miren Billelabeitia / Bizkaia Irratia

2023ko Euskal Literatura Sariak banandu dira eta Euskerazko Saiakeraren alorrean epaimahaiaren eretxian Miren Billelabeitiaren Norberak maite duena izan da aukerarik onena. “Estilo dotorea, idazkera jasoa, prosa zaindua eta fina dauka” adierazo dabe epaimahaikideek.

Idazle eta irakasle mungiarra “Goizeko izarretan ” saioan euki dogu asteon jasotako sariaz berbaz. “Bingen Zupiriak, sailburuak berak, deitu eustan sariaren barri emoteko” esan deusku Billelabeitiak. Irakurzaletasuna da saritutako liburuaren ardatza eta horri tiraka idazten jardun dau idazle bizkaitarrak.

Billelabeitiak irakurketa kluben garrantzia azpimarratu dau, bai gazteentzat, bai helduentzat, irakurketa kolektiboki gustora egiten bada, normaltasunez egingo dabelako egunean zehar, autorearen izenean. Billelabeitiak bi irakurketa klubetan dagoala esan deusku, Mundakan eta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude