"16 eta 18 urte bitarteko gazteen arteko komunikazino gaitasuna indartzea nahi dogu" esan dau Miren Dobaranek

"Gaitu.eus -en euskarazko grabazinoak egiteko deia egiten deutsat komunidadeari" azaldu dau EJko sailburuordeak

Miren Dobaran: “Hizkuntza ereduena kritiketan dabenak ikasgeletatik oso urrun dagoz”

Miren Dobaran / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzaren arabera Hezkuntza Lege Proiektuari esker, eskola bakotxak bere hizkuntza proiektua garatu ahal izango dau. Helburuagaz gizarte osoa ados dagoala esan deusku Miren Dobaran EJko Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Helburua izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean ikasleek euskeraz eta gaztelaniaz B2 maila izatea, eta atzerriko hizkuntza bat ezagutzea. “Hizkuntza proiektu diferenteak egongo dira eskolaz eskola. Ikastetxe bakotxak A, B eta D ereduetatik hizkuntza proiekturako bidea egingo dau, ikastetxearen inguruko egoera sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa kontuan hartuta” azaldu dau Dobaranek. Hizkuntza ereduei buruz berba egiten dabenei ikasgelen errealidadetik kanpo egoeta leporatu deutse politikari bizkaitarrak. Dobaranen ustetan, desadostasunak desadostasun, EH Bilduk lege protiektuari babesa emoten jarraituko dau.

Euskaltegiak

Euskaltegietako matrikulazino kanpaina abian da. Jaurlaritzak B2 maila arteko ikasketen doakotasuna finantzauko dau, baita C1 maila egiaztatzen daben 16 eta 30 bitarteko gazteena be. Nobedadea 16 eta 18 urte arteko gazteendako komunikazino gaitasuna hobetzeko ikastaroak. “Gazteen komunikazino gaitasuna hobetzea ezinbestekoa da” azaldu dau Dobaranek.

Gaitu.eus

Euskarazko milaka ahots batzeko GAITU.EUS kanpaina barrai jaio da. Jaurlaritza da bultzatzaile nagusietariko bat. Euskeraz egndako grabazinoak teknologia barrietan txertatu nahi dira honen bitartez. “Euskerea teknologia barrietatik kanpo ez geratzeko tresna oso garrantzitsua da eta euskal komunidadeari grabazinoak egiteko deia egiten deutsat” zehaztu dau Hikzuntza Politiketarako sailburuordeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00