ELAk uste dau eskola publikoan grebarako arrazoi ugari dagozala

Sindikatuen berbetan eskola publikoan grebaren jarraipena %60koa izaten dabil

Miren Zubizarreta (ELA): “Legeak irakaskuntza publikoa ardatz eduki behar dau”

Miren Zubizarreta ELAko hezkuntza arduraduna / Bizkaia Irratia

Eskola publioetan huelga eguna gaur. ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek egin dabe gaurko eta abenduaren 14rako huelga deialdia, Jaurlaritzaren Hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra egiteko. Aurreproiektu horretan esaten danak, gaur egungo hezkuntza sistemea betikotu egingo dauela salatu dabe sindikatuek. Miren Zubizarreta, ELA sindikatuko hezkuntza arduraduna Goizeko Izarretan saioan eduki dogu.

Huelgea ez eze, manifestazinoa hasi dabe goizeko 11:30etan Bilbon.  Goiz eta arratsaldez izango dira. “Publikoa, euskalduna eta propioa helburu. Hezkuntza lege proiektu honi ez, legea langileokin eraiki” lelopean batuko dira sindikatuak. Irakaskuntza publikoa ardatz izan behar dauela dinoe sindikatuek, eta legeak segregazinoari aurre egin behar deutsola eta gizarte kohesinoa bermatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular