Gaur ludopatia berbagai Bizkaia Irratian. Gaur egun irakaslea eta Ekintza Aluviz alkarteko boluntarioa da Unai Garma, 24 urteko bilbotarra. 18 urtegaz hasi zan jokoaren munduan, eta orain, gaztetxoei bere esperientzia eta apustu etxeek eta mugikorretako aplikazinoek zelako arriskua daukien kontetan deutsie. Zelan hasi zan, zelako errekuperazino prozesua bizi izan eban eta gaur egun alkartean egiten dauan lana azaldu deusku bilbotarrak.