Astegoienean Ugaon eta Gernikan joko dabe

Durangoko hirukotea 'Argi egin' diskoagaz eta kontzertu gira bategaz agurtuko da

Mocker´s taldearen agurra, momentuz

Mocker´s hirukotea / Sara Estebez

Hamabost urteren ostean, Jon Garciak, Ritxi Blancok eta Asier Eliasek “stand by” itxiko dabe Mocker´s taldea. Ritxi Blanco taldekideak esan deuskunez, “beste aukerarik ez daukielako itxiko dabe”. Geografikoki ezin izango dabe taldearen dinamikea mantenidu. Baina denporak esango dau Mocker´s bueltauko dan ala ez.

Durangoko hirukoteak 2011.urtean kaleratu eban lehenengo maketea. Ondoren, 2014an atara eben Percute animals lehenengo diskoa, 2017an ezagutu genduan Beats of freedom lana eta Oreka ahula (2019) diskotik euskerara egin eben salto. Orain Argi egin EP-agaz zarratuko dabe zikloa. Hiru kantu bildu dabez eta Curro Úbedagaz egin dabe lan barriro be El Palmarren, Kadizen.

Orain zuzenekoak eskaintzen dabilz. Bagilera bitartean, besteak beste, Ugaon, Gernikan, Mungian, Elorrion, Berrizen, Amurrion, Gasteizen, Zallan edota Iruñan joko dau Mocker´s taldeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular