Euskal, kataluniar eta eskoziar mogimendu independentistak aztertzen dauzen liburua kaleratu dau Nevadako Unibersidadeak

Xabier Irujo, Karmelo Landa edo Igor Filibi egileetariko batzuk dira

Mogimendu independentisten oraina eta geroa liburu barri baten

Karmelo Landa / Bizkaia Irratia

Nevadako (AEB) Unibersidadeko Center for Basque Studies-ek argitaratutako lan barritzaile honek kataluniar, euskal eta eskoziar independentismoaren historia zabaltzea dau helburu. Liburua ingelesez idatzita dago eta laster euskeraratuko dabe. Ikerketa akademiko honek zehatz-mehatz mogimendu independentisten zergatiak, euren existentzia, historia eta tesi juridikoak aztertu dauz. Baita horreek bermatzen dabezan arrazoibide kultural, politiko, ekonomiko eta sozialak be.

Xabier Irujo, Antoni Segura eta Queralt Solé historialariek zuzendutako argitalpen garrantzitsu honek dozena bat egile  baino gehiagoren lana batu dau. Salvador Cardús, Xabier Ezeizabarrena, Teresa Abelló, Igor Filibi, Alberto Spektorowski, Iñigo Bullain, Carles Santacana, Francisco Letamendia, Giovanni C. Cattini edo Daniel Roig, horreetariko batzuk.

Liburu honen sorkuntza prozesuan jardun daben Xabier Irujo eta Karlemo Landa euki doguz gaur Goizeko Izarretan saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00