Erantzi izeko proiektua abiatu dabe MUko ikasleek

Txikitatik harreman afektibo-sexualak gehiago landu behar dirala ondorioztatu dabe

MUko ikasleek harreman afektibo-sexualak landu dabez

Gazteak gaia lantzen / Bizkaia Irratia

Humanitate Digital Globalaren graduko 2. mailako ikasleek ekitaldi soziala antolatuko dabe Bilboko hotel baten gazteen artean harreman afektibo-sexual osasuntsuak lantzeko helburuagaz.

Erantzi ekitaldian, gazteen arteko harreman afektibo-sexualen gainean dagozan aurreretxiak aztertu eta landu dabez, beste batzuen artean, biolentzia sexuala, zaintza eta tabuen gaiak, beti be, modu dinamiko eta erakargarri batean. Mahai-inguruak, bakarrizketak eta hainbat dinamikaz baliatuta, ekitaldian  gazteen esperientziak eta profesionalen ikuspuntuak uztartu dabez. Ekain Mendiola eta Markel Crespo gazteak izan ditugu Lau Haizetara saioan eta proiektuaren zehaztasun guztiak azaldu deuskuez.

Humanitate Digital Globalen graduko 2. mailako ikasleek era honetako ekitaldi soziala antolatzen daben bigarren aldia da. Iazko ikasturtean, eta graduko ekitaldi sozialen antolaketa eta kudeaketa moduluaren barruan, osasun eta gaixotasun mentalen inguruan sentsibilizatzeko Taburu jardunaldia antolatu eben.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00