Aurten umeak hartzen dabezan familiak hartuko dabe AMAtxu Sariak eskeinitako errekonozimendua

Ager Izagirre alkateak azaldu deusku zelako ekitaldia izango dan

Mungiak AMAtxu Sariak ospatuko ditu gaur Amaren Egunean

AMAtxu Sariak 2019 / Mungiako Udala

Amaren Egunagaz bat eginez, Mungiako Udalak Amatxu Sariaren XXI. edizinoa ospatuko dau. Aurton, 2023an, umeak hartzen dabezan familia guztiek egiten daben lana aitortuko dau, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harrerako programea be. Ekitaldia 13:15ean izango da Landesa Plazan, Jesus Lizasok sortutako jatorrizko AMAtxu eskulturea dagoan lekuan.

AMAtxu Sariak, gehienetan modu anonimoan eta trukean ezer eskatu barik egindako baldintza bako ahalegin eskuzabalari aitortzen jakon esker onaren erakusgarri da. Ager Izagirre Mungiako alkateagaz egon gara Aupa Bizkaia saioan honen inguruan gehiago jakiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular