Mungiak Emakumeen Nazinoarteko Eguna aldarrikatuko dau martian, ekitaldiz betetako programazinoagaz. Udalak, herriko hainbat taldegaz lankidetzan, jardueraz beteta egongo dan eta pertsona guztientzat izango dan programea proponidu dau. Martiaren 7an hasiko da, eta hile osoan luzatuko da. Guzti hau laburbiltzeko, Ager Izagirre, Mungiako alkateagaz berba egin dogu.
Konpromisoen betetze-maila
Mungiako Udalak konpromisoen betetze-maila aurkeztu dau aste honetan, eta jakinarazi dau, legegintzaldiaren hasieran hartutako konpromiso guztien %92 bete dauala. Legegintzaldiko Planean jasotako 97 ekintzetatik 81 amaituta dagoz, eta 11 gauzatze-prozesu aurreratuan. Agerrek azaldu deuskunez, Mungiako Udaleko Gobernu Taldeak, legegintzaldiaren hasieran ezarritako lan-ildoen ehuneko handi bat betetzeaz gain, beste proiektu barri batzuk be abiarazi
ditu, hasiera batean agintaldiko lau urte horreetarako aurreikusita ez egozanak.