Mungiak Emakumeen Nazinoarteko Eguna aldarikatuko dau, ekitaldiz betetako programazinoagaz

Ager Izagirre Mungiako alkateagaz berba egin dogu, konpromisoen betetze-maila eta Emakumeen Nazinoarteko Eguna birpasatzeko

Mungiak Martiaren 8a aldarrikatuko dau, ekitaldiz beteta

Ager Izagirre, Mungiako alkatea / EAJ-PNV

Mungiak Emakumeen Nazinoarteko Eguna aldarrikatuko dau martian, ekitaldiz betetako programazinoagaz. Udalak, herriko hainbat taldegaz lankidetzan, jardueraz beteta egongo dan eta pertsona guztientzat izango dan programea proponidu dau. Martiaren 7an hasiko da, eta hile osoan luzatuko da. Guzti hau laburbiltzeko, Ager Izagirre, Mungiako alkateagaz berba egin dogu.

Konpromisoen betetze-maila

Mungiako Udalak konpromisoen betetze-maila aurkeztu dau aste honetan, eta jakinarazi dau, legegintzaldiaren hasieran hartutako konpromiso guztien %92 bete dauala. Legegintzaldiko Planean jasotako 97 ekintzetatik 81 amaituta dagoz, eta 11 gauzatze-prozesu aurreratuan. Agerrek azaldu deuskunez, Mungiako Udaleko Gobernu Taldeak, legegintzaldiaren hasieran ezarritako lan-ildoen ehuneko handi bat betetzeaz gain, beste proiektu barri batzuk be abiarazi
ditu, hasiera batean agintaldiko lau urte horreetarako aurreikusita ez egozanak.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular