Txapelketaren lehen edizino hau gaur egungo euskal palistarik onenetako eta zaharrenetako batzuek jokatuko dabe, Saez, Etxaniz edo Irazustabarrena bezalako protagonistekin. Horrela, gizonezkoen Urrezko Pala Txapelketaren formatu berarekin, txapelketa bikote erasotzaileak eta atzelariak tartekatuz garatuko da. Goizeko 11:00etan emongo deutse hasierea Mungiako Udal pilotalekuan.