Kinttopeko euskaltegi barrian goi mailako ikastaroen eskaintza oparoa dabe

AEK-k gaur euskaltegi barria inaugurauko dau Mungian

Mungiako euskaldunen kopurua %75ekoa da baina erabilerea ez da %20tik pasetan

Mungiako udaletxea / Mungiako udala

Mungiak AEK barria inauguratuko dau gaur udalerriko Landetxo kalean. Euskaltegi barria, handiagoa da, gelek beste baldintza batzuk beteten dabez eta teknologikoki aurreratuagoa dago. Euskaltegiko eskaintza Uribe Butroe osora zabaltzen da. Ikasturte barrirako matrikulazinoa zabalik dago eta aurton igazko matrikulazino datuak errepikatzeko itxaropena dabe.  Alberto Hernandez Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegiko zuzendariagaz berba egin dogu Goizeko Izarretan.

“Azkenengo neurketen arabera, Mungian euskalduna eta ia euskaldunak batuta biztanleriaren %75 gara baina euskerearen erabilera ez da %20tik pasetan” esan deusku Alberto Hernandezek. Maila guztietako eskaintzea egiten dabe euskaltegian. Goi mailako ikastaroek arrakasta gehien dabenak dira. Mungiako Euskaltegiko gaurko inaugurazinoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bertsolariak eta dantzariak izango dira gaurko ospakizunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00