"Gazan bonbetatik harago pertsona asko hepatitisak eta minbiziak jota hilten dabilz" salatu dau N. Eskisabelek

"UNRWAri finantziazinoa murriztuta nora eroan gura dabe Gazako gizartea?" aitatu dau MSFko ordezkariak

Nagore Eskisabel: “Gazan, une honetan, 50 mila emakume haurdun dagoz”

Nagore Eskisabel (Mugarik Bako Medikuak GKE) / Bizkaia Irratia

Gazan gerrea hasi zanetik 117 egun pasau dira, laster lau hilabete beteko dira. Parisen su-eten bat negozietan ei dabilz baina momentuz aldeek ez dabe akordurik lortu. Bien bitartean, Gazan 26 mila palestinar baino gehiago hilda, gehienak umeak eta andrak. Biztanleriaren %80 inguru Gaza hegoaldean bizi da, muturreko egoeran. Laguntza apur bat heltzen jake baina Mugarik Bako Medikuak GKEko Nagore Eskisabelek esan deuskunez Gaza iparraldera ezin da laguntzarik bialdu.

Urtarrilaren 7an MSFko osasun langileek Al Aksa ospitaletik urten behar izan eben. Gaur egun Nasser eritetxeko egoera larria dala esan deusku Eskisabelek Goizeko Izarretan saioan. “Askotan pentsetan dogu egoerak ezin dauela okerrera egin, baina okerrera doa” gaineratu dau.

UNRWAk urteak daroaz Gazan laguntzen. Urriaren 7a baino arinago Gazako herritarren %95ak laguntzea behar eban bizirauteko. “Orain beharra askoz be handiagoa da, finantzaketa murrizketak Gazako gizartea nora eroango dau?” aitatu dau Eskisabelek. Laguntzak murriztu baino handitu beharko leukiezala esan dau MSFko ordezkariak. Jende asko minbiziak, diabeteak edo hepatitisak jota hilten dirala zehaztu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular