22. nazinoarteko komiki azokea egingo da Getxon irailaren 27tik 29ra bitartean. 32 ekintza antolatu dira Areetako Geltoki plazan eta Romoko Kultur Etxean eskaintzeko. Erreferente bihurtu dan ekimena da Getxoko Komiki azokea. Urterik urte moldatuz joan da eta egoerara egokitzen. Xabier Payak, Getxoko Kultur Etxeko zuzendariak esan deusku argitaletxe asko egoten direla ekimen honen zain euren lanak kaleratzeko. Profesional asko batzen dira komikigintza arloan egiten dan azoka bakarrenetariko honetan. Nazinoarteko komiki azokea, etengabeko gogoeta gune bat be badala esan deusku Getxoko Kultur Etxeko zuzendariak.
Izen ezagun ugari
Aurtengo edizinoan, Carla Berrocal, Jaime Martín, Cristina Durán, Gabriel Hernández Walta, Pedro Camello, Sole Otero, Aneke, Miguel Ángel Giner Bou, Marina Sáez, David Lafuente eta Álex Orbe izango dira, besteak beste. Sinatzeak eta hainbat ekintza antolatu dabez era berean. Plazan, anfiteatroa izango da. Informazino guztia getxokultura.eus webgunean.