Barandika-Lekerika eta Beaskoetxea-Lopez bikoteek Winter series torneoaren finala jokatuko dabe domekan Jai Alai frontoian

Diego Beaskoetxea aurrelariak bere azken partidua jokatuko dau profesional mailan hogetabost urte bete ondoren

Neguko txapelaren bila Gernikan

Finala jokatuko daben lau pelotariak Gernika Jai Alai frontoian pelota aukeraketa egunean / Bizkaia Irratia

Gernikako Jai Alai frontoia goraino beteko da datorren domekan Winter Series torneoko finalean. Xabi Barandika eta Unai Lekerikabeaskoa, alde batetik, eta Diego Beaskoetxea eta Imanol Lopez, bestetik, lehiatuko dira urteko lehen txapelaren bila. Bikote biak euren multzoko bigarren postuan sailkatu ziran lehen fasean, Goikoetxea-Etxeto eta Olharan-Basqueren atzetik. Finalaurrekoetan, baina, Barandika-Lekerika eta Beaskoetxea-Lopez bikoteak nagusitu ziran.

Domekako finalerako material aukeraketan garbi geratu zan bikote bakotxaren estrategia. Barandika eta Lekerika, “gazteek” otzarako pilota bizienak hartu ebezan. Beaskoetxea eta Lopez, “beterano”ek, ostera, pilota motelenak aukeratu ebezan. Finaleko lau protagonistak bat etorri dira, domekakoa lehia gogorra izango dala esatean.

Winter Series torneoko finala, partidu berezia izango da Diego Beaskoetxearentzat. Gernikarraren azken partidua izango da, profesional mailan hogeta bost urteko ibilibide oparoa egin ostean. Dana dala, Beaskoetxeak frontoian segiduko dau beharrean. Izan be, Gernikako zesta eskolako arduraduna da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude