Neguko infekzinoen %80k jatorri birikoa daukie

Ibotika-antibiotikoak web-ean informazino egokia

Nekane Jaio (Farmazilaria): “Antibiotikoak behar diranean eta modu egokian hartu behar dira”

Antibiotikoak / Bizkaia Irratia

Azaroaren 18an antibiotikoen erabilpen arduratsuaren nazinoarteko eguna ospatuko da. Erresintentziak gora doaz. Gaur egun daukagun ATBkoen erabilpen handiagaitik antibiotikoei erresistenteak diren bakterioen mutazinoak hautatzen dabez. Alarmak biztu dira.

Antibiotikoak gaur egungo erritmoan kontsumitzen jarraitzen badogu, Europak atzera egin leike antibiotikoen aurreko arora arte, eta infekzino bakteriano arrunt batek, pneumonia batek adibidez, heriotza-sententzia bat eragin leike. Hilkortasun-aurreikuspena 2055ean: 390.000 heriotza Europan. Antibiotikoak danon artean jagon behar doguzan altxorra dira.

Aspalditik lantzen dabiz PROA programea Ospitaleetan. Erreserbako antibiotikoen erabilpena monitorizatzen da Ospitaletik kanpo. ATBkoen % 90a baino gehiago erabiltzen dira eta hemen dago gakoa: bakterio multirresistenteak gero eta arazo handiagoa dira ospitaleetan, baina erresistentziak gehienbat komunitatean sortzen dira, eta beraz, beharrezkoa da antimikrobianoen erabilerea hobetzea lehen mailako arretan.

PROA programearen helburu orokorrak bi dira: ATB-ak behar diranean baino ez erabiltea (infekzino gehienak birikoak diralako eta bakterianoen artean be, asko automugatuak dira eta, pertsona osasuntsuengan gure gorputzak aurre egingo deutsie) eta ATB aproposena erabiltea (erabili behar bada). Nekane Jaio, Lehen Arretako farmazilaria da eta Galdakaoko ospitalean dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00