Euskadiko ortugintzarako lurren %18 ekoizpen ekologikorako dira, frutagintzari jagokonean %23 dira

"Ekologikoaren aldeko apostu handiagoa egin behar dabe erakundeek" esan dau Judith Gartziak, ENEEKeko buru barriak

Nekazaritza ekologikorako lurren azalera %29 hazi da Bizkaian

ENEEKeko lan taldea Zornotzan / Bizkaia Irratia

Une honetan Euskadiko nekazaritza lurren %5 ekologikora batuta dago. Halanda be kopuru hau Europako Itun Berdearen helburuetatik urrun dago. 2030ean lurren %25 eredu ekologikoan egotea gura dau Europak.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua barritu da eta ENEEKeko presidente barria Judith Gartzia Llorens euki dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. “Ez dogu kimikorik erabilten eta animaliak zaintzen doguz” esan dau Judith Gartziak, ENEEKeko buru barriak.

Otsailaren 22 eta 23an, Kontseiluak Amorebieta-Etxanon dauen egoitzan, bi eguneko barne saioak antolatu ziren aurreko batzordearen eta berriaren arteko informazio trukaketa egiteko. Nekazaritza ekologikoan, 2023an, azaleraren hazkunderik handiena Bizkaian emon da, %29koa hain zuzen. Gero eta abeltzain gehiago dira aberei pentsu ekologikoa jaten emoten deutsienak eta joera hori da datu horren adierazle. Produktoreen kopuruari erreparatuta ordea, Araban %7ko hazkundea izan da, Gipuzkoan dago ekoizle ekologikorik gehien eta Bizkaian bigarren urtez jarraian kopuruak beherantz egin dau. %2ko jatsierea egon da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00