"Gelako guraso gehienak batzean mugarri bat sortzen da" azaldu deusku Iraitz Arrizabalagak

"Altxa buru" ekimena aktibau dabe Ondarroako hainbat familiak

Nerabeei telefono mogikorra mugatzeko auzolana

Gazteak mogikorrakaz / RTVE

Nerabeek mobila larregi erabilten dabela eta “Altxa Buru” ekimena jarri dabe martxan Ondarroan. Ondarroako Zubi Zahar ikastolako gurasoen talde bat dago ekimen honen atzean. Hogei bat guraso dira eta taldera gehiago batzea itxaroten dabe. Gaztetxoen artean mogikorraren erabilerea mugatzea da helburua. Iraitz Arrizabalaga, Ondarroako Zubi Zahar ikastolako gurasoak gai honetaz zehztasunak emon deuskuz “Goizeko Izarretan” irratsaioan.

Beste herri batzutan be martxan jarri dabez ekimen ezbardinak. Durangon, Mungian, Zarautzen, Tolosan…  Ondarroakoek Zarautzko Guk 16 ekimenaren barri izan eben, eta orduan erabagi eben formazinoa jaso eta zeozer egitea. Hasi barri dogun ikasturtean, ekimen hau herri osora zabaltzea gureko leukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular