Nerea Begoñaren esanetan, legeak ezin dau esan ze proiektu nahi dauen gizarte osoarentzat

Hezkuntza legea aztertu dogu Bilboko Elizbarrutiko EBI ikastetxeen sareko zuzendariagaz

Nerea Begoña: “Hezkuntzan gurasoen eskubideak errespetau behar dira”

Bilboko Eleizbarrutiko EBI ikastetxe sareko zuzendariak esan deusku gurasoek semealabentzako zelako ikasketak gura dituen aukeratzeko modua euki behar dabela, eskubide hori bermatu behar dala. Eleizbarrutiko ikastetxeetan gurasoek aukeratzen dabena errespetetan dabela azaldu deusku, eta gurasoek aukeratzen dabela umeek erlijinoa ala balioak ikastea gura daben. Askatasun bera eskatzen dabe gurasoentzat, nahiz eta legean hezkuntzaren laikotasuna aitatzen dan.

Ikasle zaurgarrientzat plazak gorde behar izanak arazo batzuk eragin ditu ikastetxeetan. EBIko ikastetxeak ados dagoz ikasle zaurgarriak hartzeagaz, beti  hartu izan dira eta. Matrikulazino aldian gauzak hobeto egiteko aukerea egon izan dala uste dau, nahiz eta plaza batzuk hutsik geratu famiia batzuk euren aukeran sartu ezinik geratu diralako. Plaza horreek urtean zehar heltzen diranentzat gorde behar dira, Hezkuntza sailaren aginduz, baina ikastetxeetan zalantzea dabe urtean zehar urte biko gelak kanpotik etorritakoekin beteko ete diran.

Guzti honetaz eta beste makina bat gairen ganean egin deusku berba Nerea Begoñak, EBI ikastetxe sareko zuzendariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude