Global Sumud flotillako euskal delegazinoko kide Nerea Etxeberria Aizpurugaz berba egin dogu

Global Sumud flotilla humanitarioak Gernika Saria jaso dau

Nerea Etxeberria: “Oso pozik gagoz saria ez dalako guretzat, baizik eta Palestinako herriarentzat”

Global Sumud flotilla / Global Sumud flotilla

Gernika-Lumok bonbardaketearen 89.urteurrena gogoratu dau astegoien honetan. Hainbat ekitaldi antolatu dabez eta ekitaldien artean Gernika Sariak be emon dabez. Aurten Global Sumud flotilla humanitarioak eta Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bake-akorduak jaso dabez Gernika Sariak.

Oso pozik gagoz baina, batez be, saria ez dalako guretzat, baizik eta Palestinako herriarentzat. Palestinarren erresistentziarentzat, existitzeko daben duintasunarentzat, kanpoan bizi diran milioika palestinarrentzat eta baita be Euskal Herritik Palestinaren alde lan egiten dogun talde guztiontzat da saria”, adierazi dau Global Sumud flotillako euskal delegazinoko kide dan Nerea Etxeberria Aizpuruk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00