Antibiotikoekiko Erresistentziaren Buruzko Konzienziazinoaren Munduko Astean murgilduta gagoz. Horren harira, Osasunaren Mundu Erakundeak esan dau neurri zorrotzak hartu behar dirala lehenbailehen antibiotikoekiko erresistentziaren arazoari aurre egiteko, arazoa gero eta larriagoa da-eta. Esan beharra dago erresistentzia bakterioak antibiotikoetara ohitzen diralako agertzen dala.
Aurtengo irailean argitaratutako ikerketa batek dino 4,7 milioi heriotza emon zirala 2021ean arazo honengaitik. Datorren urtean, 2025ean, zifra 8 milioi heriotza kopurura igotea espero da. Beraz, infekzinoak barriro lehen heriotza kausa izatera pasatu ahal dira, herrialde garatuetan be.
Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Antibiotikoekiko Erresistentziaren Konzienziazinoaren Mundu Astean, gaur egun esparru honetan dagozan datuen ganean. Kasuek behera egin dabe txikien artean, helduen artean igon bitartean.