Arte Ederren museoko 17. aretoan jarri dabez

Familiak egindako dohaintzaren barri emon dabe

Nicolás de Lekuonaren objetu pertsonalak ikusgai

Nicolás de Lekuonaren lanak Arte Ederren museoan / Bizkaia Irratia

Nicolás de Lekuonaren familiak Arte Ederren museoari dohaintzan emondako lanak dagoz ikusgai. 2019. urtean, Lekuonaren familiak artistaren objetu pertsonalak, koadernoak, artelanak, marrazkiak eta gutunak eukazan maleta bat emon eutson dohaintzan Bilboko Arte Ederren museoari. Honeek dira orain ikusgai jarri dabezanak. Ordizian jaio zan Nicolás de Lekuona margolari, argazkilari eta diseinatzailea.

Abangoardiako figura

23 urtegaz hil zan arren, arrasto handia itxi eban. Gilermo Zuaznabar Arte Ederren museoko diseinu eta arkitektura arduradunak esan deuskunez, perfil ireki eta aberatsa eukan. Abangoardiako figura bat izan zan. Zuaznabarrek azaldu deuskunez, kubismo berantiarra, surrealismoa eta konstruktibismoaren eragina izan eban Lekuonak. Arkitekturarekiko eukan zaletasuna be azpimarratu behar dogunez, bere familiak Arte Ederren museoari emondako maleta barruan, artistaren objetu pertsonalak egozan, tartean, Maria Nazabal bere amari eta Eugenio Lekuona osabeari bialdutako gutunak. Nicolás de Lekuonaren familiak Arte Ederren museoari egindako dohaintza, hamazazpigarren aretoan dago ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular