"Aurtengo bigarren sehilekoan familiek, ekonomikoki, gehiago sufriduko dabe" azaldu dau Niko Cuencak

"Europako Banku Zentralak interes tipoak igoten jarraituko dau" zehaztu dau ekonomialariak

Niko Cuenca: “Euskal ekonomiaren hazkundea moteltzen hasi da”

Euroak / Public Domain Pictures

Kontsumo pribaduaren hazkundea moteldu da eta hori izan daiteke bagilean izandako beherakada arinaren arrazoietako bat. Beherakadea 84,6 puntuoa izan da. Balio horrek erakusten dau, euskal ekonomiak hazkunde leuneko eremuan jarraitu leikela; 100 puntutik behera jarraitzen dauelako hain zuzen. Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailak emon dau termometro honen barri.

Ekonomiaren jarduerea motelduz doa eta hori arduratzekoa dala esan deusku Niko Cuenca ekonomialariak Goizeko Izarretan. Atzo langabeziari buruzko datuak ezagutu genduzan eta bere esanetan ez dira datu txarrak Hego Euskal Herrian langabezia %10etik behera dagoalako. Hori bai, aurreikuspenakaz arduratuta dago Cuenca.

SUMAReko hautagaia dan Yolanda Diazek 18 urtetik 23 urtera bitarteko gazte bakotxari 20 mila euro emotea proposatu dau. Helburua euren formazinoa hobetzea eta enpresa barriak sortzea izango litzateke. “Positiboa izan leiteke baina horretarako 10 mila milioi euro beharko litzatekez. Nondik atarako leukie kopuru hori? Hor dago kontua” zehaztu dau Niko Cuencak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00