Eusko Jaurlaritzak Kooperazinoaren eta Alkartasunaren Euskal Lege Proiektua onartu dau

2007koaren ordezkoa izango da, harrezkero egondako aldaketei erantzuteko

Noemi de la Fuente: “Lege barriagaz ahalik eta eragile gehien batu gura dogu erronka guztiei aurre egiteko”

Eusko Jaurlaritzak onartu barri dau “Kooperazinoaren eta Alkartasunaren” euskal lege proiektu barria. Aurretik be baegoan legea, 2007an egindakoa, baina zaharkituta geratu da. Munduan aldaketa asko egon dira, tartean larrialdi klimatikoa.  Lege barriak erronka barriei erantzungo deutse.

Lege egitasmo barrian Kooperazino arloan parte hartuko daben eragileak gehitzen dira. Aurretik Gobernuz Kanpoko Erakundeak ziran arlo honetako eragileak batez be, baina orain beste mota bateko alkarteetara eta erakundeetara be zabaldu dabe. Horrez gain, 0’7aren helburua erakunde gehiagotara zabaltzen dau. Jaurlaritzaz gain, hiru Foru Aldundiak, udalak (EUDEL eta Euskal Fondoaren bidez) eta EHU aitatzen dira. Baita kooperazino eta alkartasun arloko ekimenak egiten dituen ganerako erakunde publikoak be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular