ADES espeologia alkarteak, Lekeitioko itsas labarren esplorazio kanpainia bat hasi dau. Aurreko bost-sei urteetan Mandoiako (Zeberio, Bedia, Usansolo…) izeneko gune karstikoan jardun dabe eta laster aurkitutakoaren inguruko argitalpena aurkeztuko dabez. Hametik aurrera Lekeitioko gune karstikoa arakatzen arituko dira buru-belarri. Pasa dan asteburuan Lekeitioko itsaslabarren prospekzino eta esplorazino kanpaina abiau eben. Babestutako hegaztiak dirala eta, irailetik abendurako tartea baino ez dabe horretara eta ADESesko Oier Gorosabelek Lekeitio inguruko itsas-labarretan aurkitutakoen barri emon deusku. Euren helburua kostaldeko zati ezezagun honi buruzko ezagutza maila handitzea da.
Lehen urteerea Antzoriz lurmusturrean hasi eben, bi taldetan banatuta. Batzuk, Santa Katalina azpiko Antzoriz I eta II ikuskatzera eta besteak, Solope I eta II zuloetara joan ziran. Honek 40-60 metroko tamainua dabela esan deusku Oier Gorosabelek, ADES espeologia taldeko kideak. Esplorazioa egin eta gero, bertan aurkitutakoa bai fotografikoki baita topografikoki be dokumentau dabe.