First Lego League-ko Espainiako finala jokatu zan aurreko astegoienean Alakanten

Elizbarrutiko ikastetxe batzuetako ikasleek parte hartu dabe finalean, tartean, Berakruz Ikastolako gazteek

Oier Olabe: “Esperientzia polita izan da, konpetitzeaz gain, ondo pasau dogu”

Berakruz Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak / Bizkaia Irratia

2023/2024 denboraldiko First Lego League (FLL) txapelketearen Espainiako finala jokatu zan martiaren 16an Alakanteko Unibertsidadeko Zuzenbide fakultadean. First Lego League nazinoarteko hezkuntza programa bat da, gazteen artean bokazino zientifiko-teknologikoa sustatzeko asmoz sortutakoa. Alakanteko finalean estaduko 700 gaztek baino gehiagok parte hartu eben, tartean, Bilboko Elizbarrutiko ikastetxe batzuetako gazteak.

Lau Haizetara irratsaioan Oier Olabe Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolako gazteagaz egin dogu berba. Sari barik itzuli diran arren, oso harro dagoz egindako lanagaz. Astegoienean txapelketan bizi izandako esperientziaz eta aurkeztutako proiektuaz egin deusku berba Olabek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular