Oihana Bartra: "Ikastolan hasi nintzan bertsotan"

#KafetxuBana tartean bertsolari bilbotarragaz berba egin dogu

Oihana Bartra: “Ikastolan hasi nintzan bertsotan”

Oihana Bartra bertsolari bilbotarragaz berba egin dogu Kafetxu Bana saioaren bigarren atalean. Alkarrizketean bere hastapenak eta ibilbidea birpasau dogu. Dana dala, bere aspektu pertsonalari be erreparatu deutsegu: zaletasunak, gustaten jakon musika, egiten dauan kirola

Ibilbidea

Oihana Bartrak lau alditan parte hartu dau  Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian eta beti iritsi da final laurdenetara. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, aldiz, laugarren izan zan 2014an. Gainerako bederatzi urteetan finalaurrekoetan gelditu eban.

Eskolarteko etapari jagokonez, bigarren postua eskuratu eban 2001eko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Bestalde, birritan irabazi eban Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2000an, txikitan eta 2001ean, handitan.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular