Sortuk otsailaren 3an Plaza Hutsa topaketea egingo dau Durangon

"Pello Otxandiano abertzale eta ezkertiar sendoa da, gaitasun handiko militantea" esan dau Sortuko ordezkariak

Olatz Egiguren: “Nazino auziaren eztabaidea erdigune politikoan jarri nahi dogu”

Olatz Egiguren (Sortu) / Bizkaia Irratia

Bizi dogun testuingurua berezia izanda, nazino auziaren eztabaidea erdigune politikoan jarri nahi dau Sortuk. Aldaketa politikorako herrigintzak daukan garrantzia jorratzeko Sortuk Plaza Hutsa topaketea egingo dau datorren hilean, otsailaren 3an, Durangon. Euskal Herrian aldaketa politikorako aukerak dagozala aztertuko dabe, eta ezker abertzalearen proiektu sozioekonomikoaz be eztabaidatuko dabe. Olatz Egiguren, Sortuko herrigintza taldeko kidea izan dogu gaur Goizeko Izarretan saioan.

Ezker independentisten hazkundea nabarmena izan da azken hilabeteetan, EHBilduk gora egin dau izandako hauteskundeetan. Horregaitik uste dabe nazino auziaren eztabaidea erdigunean jartzeko testuinguru aproposa dala. Deustobarometroak batutako azken datuen arabera, EAEn herritarren %13 egongo litzateke gaur egun  independentziaren alde. Egigurenen esanetan, herri honek eskubidea dauka bere etorkizuna erabagiteko eta oinarri horretan gehiengo batek bat egiten dau.

Plaza Hutsa izeneko topaketan euskalduntzeari, trantsizino ekosozialari edo demografiari buruz berba egingo dabe. Gai horreen inguruan Sortuk daukan ikuspegiaz berba egin deusku Egigurenek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular