Nexgraff izenez ezaguna dan Nextor Otaño artista pasaitarrak egin dau horma-irudia, eta dagoeneko ia amaituta dago. Udalak herriaren 700. urteurrenaren harira bultzatutako egitasmoaren barruan kokatzen da obrea.
Muralaren bidez, Otañok Ondarroaren nortasuna eta historia islatu gura izan dauz, batez be itsasoagaz eta arrantzeagaz dauen loturea. Horretarako, herriko artxiboko argazki zaharretan oinarritu da, eta arrantza-ontzi bat da lanaren elementu nagusietako bat.
Kaminazpi auzoan egindako seigarren murala da hau, eta, holan, auzoak aire zabaleko arte-eremu moduan dauen izaerea indartzen jarraitzen dau. Artisteak eskerrak emon deutsez udalari eta herritarrei proiektuan parte hartzeko aukerea emoteagaitik, eta herritarrak murala bertatik bertara ikustera konbidau dauz.
