Ondarroan arraina internetez salduz erosle gehiago erakarri eta arrainak preziorik onean lortu gura dabez

Altura flotea osatzen daben 18 txalupek laondarresa.eus sortu dabe

Ondarroako arraina on line erosteko aukerea zabalik

Hamazortzi ontzik osatzen dabe Ondarroako alturako flotea eta hondoko arrainak harrapatzen ditue / Bizkaia Irratia

Ondarroako altura flotako ontziek harrapatzen daben arraina erosteko bideak zabaldu egin dira. Izan be, arraina on line saltzeko proiektua ipini dau martxan OPPAO elkarteak Eusko Jaurlaritza eta Europako Batasunaren laguntzeagaz. Erosle gehiago erakarri eta arrainak ahalik eta preziorik onena lortzea da ekimen barri honen helburua.

Halanda ze, Ondarroako alturako ontziek porturatutako arraina erosi gura dauen edozein enpresa ez da Ondarroara bertara joan behar izango. Bere bulegotik egin leike internet bidez www.laondarresa.eus web orrian sartuta. Balizko erosleak, erosi gura dauan arrainaren ganeko informazino zabala jasoko dau OPPAOk jarritako enpresa baten bitartez eta enpresa hori arduratuko da produktua erosleari eroateaz.

Hamazortzi ontzik osatzen dabe Ondarroako alturako flotea eta hondoko hainbat espezie harrapatzen ditue: lebatza, sapoa, oilarra, txitxarroa, lirioa, tximinoiak, txibiak, takartak eta abar luzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular