Lian artista kataluniarrak egin dau Ondarroako horma-irudia

Hil honen 30rarte bozkatzeko aukerea dago

Ondarroako saregileen murala munduko hamar politenen artean

Saregileen Ondarroako horma-irudia / Wikipedia

Mendez mende, Ondarroako emakumeek herriko bizitzaren alde garrantzitsuenak euren gain hartu izan dabez. Lian-ek egindako saregileen mural hau emakume horretako askori egindako omenaldia da. Ondarroako Kamiñazpi auzoan dagoen pintura ikusgarri eta koloretsu honetan herri honetan izan diren eta diren andre askoren eskuak .

Kaleko horma-irudi edo mural handiez arduratzen dan Street Art Cities alkartea aurtengo onena aukeratzen dabil, mundu zabalean dagozan milazak horma-irudiren artean. Ehun onenen artean sartu ziran Euskal Herriko hiru eta danak pasau dira azken fasera. Mundu osoko hamar mural baino ez dagoz azken zerrenda horretan. Pasaian, Tuteran eta Ondarroan ikusi geinkez bertoko hiru finalistak. Urtarrilaren 30era arte, erabiltzaileek botoa emon leikie Street Art Cities webgunean, eta halan erabagiko dabe hamar finalisten artean zein dan munduko onena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular