Bilboko Plaza Barriak gainez egin dau opil solidarioa jateko. Ana Sofi Telletxea Azterketa arduraduna da Caritasen

Ana Sofi Telletxea Caritaseko Azterketa eta Garapen arduradunagaz egin dogu berba Opil Solidarioaren XIX. ekitaldian

Opil zati bat eta txokolatea, umeei eta gaztetxuei laguntzeko

Caritas Bizkaiak Opil Solidarioaren XIX. ekitaldia antolatu dau. Bilboko Plaza Barria jentez bete da, opil zati bana eta txokolatea hartzeko. Pack birziklagarriak erabili ditue aurten be. Covid aldian hasi ziran erabilten, eta gelditu egin dira. Euro baten truke, opil zatia eta txokolatea hartzeko aukerea euki dabe herritarrek.

Batu daben dirua umeei eta gazteei laguntzeko da. Haurtzaroko eta gaztaroko bazterkeriaren eta pobreziaren aurka egiteko proiektuetan erabiliko dau Caritasek. Guztira, 3.500 opil zati banatu ditue. Herritarrek gogo onez lagundu dabe Bilboko Plaza Barrian.

Plazara etorri ezin izan dauenak be lagundu ahal dau. Besteak beste, horixe nabarmendu deusku Ana Sofi Telletxea Caritas Bizkaiako Azterketa eta Garapen arduradunak. Baina laguntzeko beste bide batzuk be badagoz. Bizum bidez, 33514 zenbakian emon leiteke dirua. Online be egin leinteke dohaintzea, telefono bidez eta banku kontu batzuen bidez be bai. Gehiago jakin nahi izan ezkero, www.caritasbi.org webgunera jotea baino ez dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular